Arriolako uneak, Luis Madinaren argazkietan

Anboto 2014ko urt. 8a, 08:30

Elorrioko Arriola antzokiaren 25. urteurrenaren harira antolatu dute Luis Madinaren argazki erakusketa. Joan zen astetik dago erakusketa Iturri kultur etxean ikusgai, eta barikuan (urtarrilaren 10ean, 19:00etan) inauguratuko dute.

Arriolako antzerki emanaldietan egindako argazkiak, eta antzokiaren aldagelan aktoreekin izandako hitzorduetan egindako erretratuak bildu ditu Madinak erakusketa honetarako: Hector Alterio, Blanca Portillo edo Ione Irazabal aktoreen erretratuak daude, esaterako, ikusgai.

Tamaina desberdinetako 50 argazki dira bilduma osatzen dutenak, eta hilabete amaierara arte Iturri kultur etxeko erakusketan egongo dira. Luis Madina egileak azaldu duenez, "18 urte eman ditut argazkiak egiten, eta lan horren erakusgarri da bilduma hau".

Mende laurdena betetzen du aurten Elorrioko Arriolak, eta 25 urteotako kulturgunearen historiari errepasoa egiteko antolatu dute argazki erakusketa hau.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!