Iker Arroitajauregi Elorrioko Mendi Astean

Anboto 2013ko aza. 11a, 08:30

Azaroaren 15an, \'Harri aroa\' dokumentala eskainiko du eskalatzaile bilbotarrak

Azaroaren 15an, \'Harri aroa\' dokumentala eskainiko du eskalatzaile bilbotarrak.

 

Erdella mendizale taldeak Mendi Astea antolatuko du gaurtik barikura. Goi mailako eskalatzaile eta alpinistak etorriko dira Elorriora, tartean Iker Arroitajauregi, gaur egun blokeko eskaladan nazioarte mailako erreferente den eskalatzaile bilbotarra.

 

Arroitajauregik Harri aroa dokumentala aurkeztuko du Elorrion. Azken urteetan, Fontainebleaun (Frantzia), Hegoafrikan edo eta Iberiar penintsula osoan zehar zabaldutako blokeak, bere lehenengo igoerak… denetarik izango da ikusgai bere dokumentalean.

 

\"\"AEBetan emandako lau urteetan bizitako abenturak (Yosemiteko hormak, Kentuckyko meandroak…) erakusten dituen dokumentalagaz, Esti Kerexeta bilbotarrak hasiko du hitzaldi zikloa gaur.

 

 

Martitzenean David Villegasek hartuko du lekukoa, eta bere dokumentalak Andeetan, Himalaian eta Alpeetan bizi izandako abenturak islatuko ditu.

 

Eguaztenean, Igor Mendizabal Goxerri-ren txanda izango da. Eskalatzaile eta alpinista gipuzkoarrak Kanadan egindako askotariko eskaladak erakutsiko ditu Lotus Flower Tower dokumentalaren bidez.

 

Egoitz Zubizarreta izango da azken aurreko gonbidatua, eguenean. 2012an Aitor Aranburu eta biek gutxi batzuek baino lortu ez duten igoera bi egin zituzten Patagonian: Cerro Torrera igo ziren Ferrari bidetik, eta baita Aguja Poincenotera ere Willians bidetik. Horren gaineko dokumentala erakutsiko du.

 

\"\"


EGITARAUA

  • Gaur, 19:30, Iturri kultur etxean Esti Kerexeta: ‘Far West’
  • Azaroak, 12, 19:30, Iturri kultur etxean David Villegas: ‘La Montaña’
  • Azaroak 13, 19:30, Iturri kultur etxean: Igor Mendizabal: ‘Lotus Flower Tower’
  • Azaroak 14, 19:30, Gaztetxean: Egoitz Zubizarreta: ‘Patagonia Cerro Torre eta Pointecot mendien igoera’
  • Azaroak 15, 19:30, Iturri kultur etxean: Iker Arroitajauregi: ‘Harri aroa’

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!