Herriko Elorriwood taldearen \'Flipauak\' izeneko lanak irabazi du 24 Ordu Digitalean izeneko Elorrioko film laburren lehiaketa. Aurtengo lehiaketan parte hartu duten 16 taldeetatik erdia baino gehiago herrikoak izan dira, eta oso pozik daude antolatzaileak, horregatik.
Finalista biri ere saria eman zioten, azaroaren 2ko Elorrioko Arriola antzokiko sari banaketa ekitaldian: Iban Gorriti kazetariaren eta Maritalavista taldearen lanak ere saritu dituzte.
Azaroaren 2an eman zituzten aurreko egunean, 24 orduan, parte hartzaileek sortu zituzten film laburrak. Antolatzaileek azaldu dutenez, 16 taldek eman dute aurten lehiaketan parte hartzeko izena, eta horietatik 15ek aurkeztu dituzte 24 orduan pentsatu eta grabatutako lanak amaituta.
"Inozentzia" gaiaren inguruko lanak izan behar ziren lehiaketara aurkezturikoak, "askoren mina, tontoen atsegina" izan da lan guztietan agertu beharreko esaldia, eta gutunazal bat objektua.