Egun batean sorturiko film laburren Elorrioko 8. jaialdia

Anboto 2013ko urr. 29a, 08:41

Elorrioko Arriolan elkartuko dira zinegile eta zaleak, azaroaren 1ean eta 2an. Izan ere, 24 Ordu Digitalean izeneko film laburren lehiaketaren zortzigarren edizioa ospatuko baitute bertan

Elorrioko Arriolan elkartuko dira zinegile eta zaleak, azaroaren 1ean eta 2an. Izan ere, 24 Ordu Digitalean izeneko film laburren lehiaketaren zortzigarren edizioa ospatuko baitute bertan.

 

Azaroaren 1ean, 17:00etan elkartuko dira lehiaketan parte hartzeko izena eman duten sortzaileak Elorrioko antzokian. Ordu horretan emango dizkiete antolatzaileek lanak egiteko oinarriak: filman erabili beharreko objektuen zerrenda, filman agertu beharreko esaldia... Gehienez ere 24 ordutan, pentsatua, grabatua eta editatua behar du lanak, eta lau minutu iraun dezake, gehienez.

 


Denentzako berdina den abiapuntu batetik, partaideek gauzei zenbat ikuspuntutik begira diezaieketen erakutsiko du, azaroaren 2ko emanaldiak. Ohi bezala, egun horretan egingo dute, Elorrioko 24 Ordu Digitalean film laburren lehiaketaren sari banaketa ekitaldia. Sari nagusia 700 eurokoa da, eta 500 euroko beste bi sari ere banatuko dituzte. Elorrioko Arrapalan antzerki taldeak aurkeztuko du sari banaketa ekitaldia.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!