Elorriok eta DRTk Euskal Liga hasiko dute

Anboto 2013ko urr. 20a, 08:42

Euskal Ligako errugbi denboraldia hasiko dute asteburuan Elorrio Parra Tabernak eta Durango Ilarduya Bk. Talde biek etxetik kanpora jokatuko dute estreinako partidua

Euskal Ligako errugbi denboraldia hasiko dute asteburuan Elorrio Parra Tabernak eta Durango Ilarduya Bk. Talde biek etxetik kanpora jokatuko dute estreinako partidua.

 

Elorriok Plentzian jokatuko du Uribealdea B taldearen aurka, gaur, 12:00etan. Durangoko taldea, berriz, Errioxara joango da Sport Tavern Rioja taldearen aurka jokatzeko.

 

Durangaldeko talde bien arteko derbia azaroaren 24an jokatuko dute Elorrioko errugbi zelaian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!