Iaz Mexikon ekoitziriko Alkatea dokumentala eskainiko du, Elorrioko Iturri kultur etxean, Hilean Behin ekimenak. Urriaren 10ean, 19:30ean izango da emanaldia.
Mexikoko errealitateari buruzko filma da: boterearen eta indarkeriaren arteko harremanaz, drogaren negozioaz, zein mugimendu politiko edo ekonomikoez. Aho bizarrik barik egin du berba bertako alkate izandako Mauricio Fernandezek bera alkate izan zen San Pedro hiriaren egoerari buruz. Berea Mexikoko hiri aberats eta seguruena izateaz harro dago Fernandez.