Emakumeen Lehen erregionaleko derbian Elorriok 4-1 menderatu zuen Iurretako taldea.
Joan zen asteburuan emakumeen Lehen erregionaleko denboralodia derbi batekin hasi zuten Elorriok eta Iurretakok. Eleizalde futbol zelaian jokatutako partiduan, elorriarrek garaipen argia lortu zuten: 4-1. Beraz, sailkapenaren gorenean daudela bisitatuko dute Arrigorriagako Adiskideak taldea asteburuan.
Iurretakok, aldiz, zaleen aurreko estreinaldia izango du Orduña taldearen aurka. Orduñak ere galdu egin zuen lehen jardunaldian.