Irailean ikasturte berria abiatzen dutenerako, filmak digitalean emateko teknologia prest edukiko dute Elorrioko Arriola antzokian.
Proiektagailu berria ipini dute, eta zinemako ekoizpenak irudi eta soinu kalitate onenarekin ikusteko aukera emango du teknologia berri horrek.
Guztira 56.870 euroko inbertsioa egin du udalak teknologia hori eskuratzeko, Elorrioko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak hala erabakita.