Bizirauteko ahalmen handia erakusten ari da Gabiria

Anboto 2013ko uzt. 19a, 11:03
Red Bull X. Alps lasterketan 14. eguna du ; azken postuetan dabil, baina, aurrera jarraitzen du

Red Bull X. Alps lasterketan 14. eguna du ; azken postuetan dabil, baina, aurrera jarraitzen du.

 

Iñigo Gabiriak aurrera jarraitzen du Red Bull X-Alps lasterketan. Orain 14 egun lasterketa hasi zuenetik azken tokietan eta kanpoan ez geratzeko borrokan dabil elorriarra. Orain arte, kanporaketa egunak gutxienez azken aurreko tokian amaitzea lortu du, eta ondorioz, lasterketan jarraitzen du.

 

Dagoeneko bost lagunek lortu dute Salzburgo (Austria) eta Monako banatzen dituen 1.000 kilometroak amaitzea: Mauer suitzarra izan da irabazlea eta bere atzetik, Latour eta Girard frantziarrak, Chambers erresuma batuarra eta Gebhard italiarra helmugaratu dira. Atzo 600 kilometro falta zitzaizkion Gabiriari eta azkenengo tokian zegoen. Bere aurretik Carter sudafrikarra zuen 43 kilometro aurretik. Gainerako arerioak gutxienez 150 kilometro aurretik ditu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!