Hileko dokumentala, kalean emango dute, eguenean

Anboto 2013ko uzt. 9a, 11:35

Iturri kultur etxean barik, herriko plazan, eta 22:00etan eskainiko dute Elorrion, Hileko dokumentala, uztailak 11n. \'Town of runners\' (korrikalarien herria) dokumentala emango dute

Iturri kultur etxean barik, herriko plazan, eta 22:00etan eskainiko dute Elorrion, Hileko dokumentala, uztailak 11n. Town of runners (korrikalarien herria) dokumentala emango dute.


Etiopiako Bekojin herriko korrikalarien bizimoduari buruzko lana da 2011n Erresuma Batuan ekoitziriko Town of runners filma: Pekingo joko olinpikoetan urrezko lau domina irabazi zituzten bertako korrikalariek, eta korrikalari horien arrakastak Bekojingo umeengan duen eraginaren kontakizuna da dokumentalekoa. Jerry Rothwell da lanaren zuzendaria.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!