Elorrio Rugby Taldeak egun osoko plana eratu du.
Elorrio Rugby taldeak VI. Errugbi Eguna antolatu du gaurko. Goizean, 12:00etan, errugbi zelaian batu eta umeei ‘rugby tag’ izeneko modalitatean parte hartzeko aukera eskainiko diete. Durangoko eta Elorrioko errugbi eskolako gazteak ariko dira, baina ekimena errugbia probatu gura duten denei zabalik dago.
Ondoren, paella bazkalduko dute. 15:30ean, nagusien txanda izango da, eta hamar bat koadrilek ‘rugby tag’ modalitateko torneoa jokatuko dute. Urteroko ohiturari eutsiz, afari herrikoiagaz amaituko da jaieguna, 21:00etan, plazako pilotalekuan. Txahal errea afalduko dute 200 bat lagunek.