Elorrioko Buskantzak lau igoera lortu ditu

Anboto 2013ko mai. 20a, 10:00

Asteburuan Elorrioko B igo da. Igoera horri Elorrioko A, Elorrioko C eta gazteen mailako taldeak lortutakoak gehitu behar zaizkie

Asteburuan Elorrioko B igo da. Igoera horri Elorrioko A, Elorrioko C eta gazteen mailako taldeak lortutakoak gehitu behar zaizkie.

 

Elorrioko Buskantzak denboraldi gogoangarria burutu du. Gatxa izango zaio horrelako beste bat errepikatzea bai Elorriokori, bai beste edozein talderi. Zapatuan Elorrioko Bk 5-3 menderatu zuen Aurrera Beti taldea etxean eta Maila Gorenerako igoera segurtatu zuen. Mikel Askasibar, Mikel Acedo, Adur Aristegi, David Bellon eta Iker Gutierrezek sartu zituzten golak. Lorpen horri esker, orain asteburu batzuk igotzeko eskubidea irabazi zuen Elorrioko C ere igo egingo da. Maila berera igo behar zenez, B taldeak zer egingo zain zeuden. Elorrioko Buskantza A taldeak, aldiz, Hirugarren Mailan jokatuko du datorren denboraldian Sasikoa taldeagaz batera. Denboraldia gazte mailako taldearen igoerak borobildu du.

 

Zapatuko partidua Imanol Turran jokalaria omentzeko ere baliatu zuten. Areto futbola utziko du eta urteetan Elorriokoren alde egindako lana eskertu zioten kapitainaren besokoa ipinita.

 

Futbolean eta areto futbolean hainbat taldek lortu dute igoera aurten. Batzuk bideoan jaso ditugu. Bideok ikusteko:

 

  1. FUTBOLA: Iurretako Bren igoera
  2. FUTBOLA: Abadiñoren igoera
  3. ARETO FUTBOLA: Sasikoaren igoera
  4. ARETO FUTBOLA: Sapuberriren igoera

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!