Gaur, 18:30ean hasiko da musikari gazteen Arriola antzokiko emanaldia.
Udaberriko kontzertua eskainiko dute Elorrioko Garamendi’tar Agustin musika eskolako ikasleek gaur. 18:30ean hasiko da emanaldi hori, Arriola antzokian. Musika eskolako trikitixa, akordeoi, metal eta gitarra ikasleen taldeek joko dute, besteak beste, kontzertu horretan.
Bestalde, 5 eta 7 urte bitarteko umeek ipuin musikala eskainiko dute, eta bandaren emanaldia ere izango da entzungai Arriolan. Mikel Laboaren edo Sorotan Beleren kanta ezagunak joko dituzte, esaterako. Musika eskolaren arduradunek azaldu dutenez, maiatzaren 20an zabalduko dute datorren ikasturterako matrikulazio epea. Aurten, 16 urtetik gorakoentzako alboka eta dultzaina ikastaroak eskainiko dituzte musika eskolan, lehenengoz.