Cesc Gelaberten koreografia lana, Elorrioko Arriolan

Anboto 2013ko mai. 15a, 08:57

Barikuan, 22:00etan jardungo du Cesc Gelabert dantzari kataluniarrak, Arriolan. Cesc Gelabert dantzari kataluniarraren koreografian oinarrituriko \'Cesc Gelabert V.O. +\' ikuskizuna eskainiko du Gelabert Azzopardi Companyia de Dansa taldeak

\"\"Maiatzaren 17an, 22:00etan jardungo du Cesc Gelabert dantzari kataluniarrak, Arriolan. Cesc Gelabert dantzari kataluniarraren koreografian oinarrituriko Cesc Gelabert V.O. + ikuskizuna eskainiko du Gelabert Azzopardi Companyia de Dansa taldeak.

 

Bakarkako hiru lan eta orain urte batzuk sortu zituen hainbat piezaren berrinterpretazioak eskainiko ditu ikuskizun horretan Gelabert dantzariak. Azken urteetan hainbat dibulgazio programatan jardun du dantzariak, eta ekimen horietan bildutako esperientziatik, iruzkin laburrak eskaintzen ditu ikuskizunean: obraren erreferentziak, iruzkin pertsonalak, esanahiari zein dantzari buruzko iruzkin orokorrak eskaintzen ditu Gelabertek. Borja Ramos barakaldarrak konposaturiko musika dauka ikuskizunak.

 

1969tik bizitza guztia diziplina horri lotuta eman du Gelabert bartzelonarrak. 80ko hamarkadaz geroztik, Lydia Azzopardi dantzariarekin sorturiko konpainiagaz dihardu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!