Maiatzaren 9an emango dute Wojciech Staron zuzendari poloniarraren dokumentala, Elorrion.
Hilean Behin dokumental zikloaren maiatzeko hitzordua izango da datorren egueneko Elorrioko Iturri kultur etxeko 19:00etakoa. “Adiskidetasun txiki baten gaineko istorio handi bat”, Argentinian lesson dokumentala emango dute.
Wojciech Staron zuzendari poloniarraren lana da Argentinian lesson. “Istorio intimo bat”: zuzendariaren familiak Poloniatik Argentinako Missions probintziara egindako bidaia, migrazioa, erakusten duena. Familiako zortzi urteko Jan semeak Marcia neskatila ezagutuko du bizileku berrian, eta lagun handiak egingo dira: “Helduen bizitzako errealitate korapilatsuez inguratutako haurtzaroez” dihardu filmak.
Nazioarteko hamar zinema jaialditan baino gehiagoan saritu dute eguenean Elorrioko kultur etxean ikusgai izango den dokumental hau. Aurretik, Siberian lesson (1998) ere saritu diote Staron zuzendariari.