Act Of God: galdera esentzialak dantzan, Ertza konpainiagaz

Anboto 2013ko mai. 3a, 15:02

Elorrioko Arriolan eskainiko du gaur, 22:00etan, Act Of God Ertza taldeak

\"\"Elorrioko Arriolan eskainiko du gaur, 22:00etan, Act Of God Ertza taldeak.

 

Dantza eta antzerkia, argiztapena eta testua uztartzen ditu Ertza taldearen Act Of God ikuskizun poetikoak. Asier Zabaletak zuzenduriko lana da. Oholtzan, Asier Zabaleta bera, Eneko Gil, Lorentxa Iturralde, eta Noemí Viana dantzariek jardun dute dantzan, eta Ander Lipus aktorearen ardura izan da Act Of God honen dramaturgia.

 

Sinesmenari, erlijioari, eta kontraesanei buruzkoa da obra. Ez du erantzunik ematen; galdera esentzialak egin egiten ditu. Berbarik barik, asko adierazten du Act Of God honek: “Dantzatutako ulua” da, testua idatzi duen Harkaitz Canoren ahotan. Xabi Erkiziak landutako soinu efektuek, eta Bachen musikak laguntzen dituzte dantzarien mugimenduak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!