Hirugarren urtez aukeratu dute Elorrioko liburutegia Espainiako Kultura Ministerioak antolatzen duen Maria Moliner sariketara aurkezturiko 300 proiekturik onenen artean.
Liburutegiko arduradunek jakitera eman dutenez, 180 literatur nobedadek osaturiko bilduma jasoko dute sari bezala. Liburutegia irakurle elorriar guztien topaleku izateko helburuz dihardute lanean eta hainbat ekimen martxan ipintzen: irakurketa lehiaketak, idazleekin topaketak, irakurle klubak, bisita gidatuak, etab.
Sariagaz "oso pozik" daudela adierazi dute liburutegiko arduradunek, eta eskerrak eman dizkiete Liburutegiko ekintzetan parte hartzen duten herritar guztiei. Gainera, orainarte liburutegira hurreratu ez direnak ere bertaratzera gonbidatu gura izan dituzte arduradunek.