Maiatzetik uztailera jokatuko dira partiduak.
I. Villa de Elorrio Futbol 7 txapelketa jokatuko da datorren hiletik aurrera, Elorrioko Eleizalde zelaian. C.D. Elorriok antolatuta, 9 eta 12 jokalari bitarteko taldeek izena emateko aukera dute dagoeneko, maiatzaren 10era arte.
Partiduak maiatzaren 27tik uztailaren 4ra jokatuko dira, 18:30etik 20:30era. Izena emateko cdelorrio@cdelorrio.e.telefonica.net helbidera idatzi daiteke. Taldeko 120 euro ordaindu behar da, eta partaideek 16 urtetik gora izan behar dute.