Break On Stage jaialdirako doako autobusa Elorriotik

Anboto 2013ko api. 14a, 08:43

Arriolara deituta edo arriola@arriolaka.com helbidera mezua idatzita eman daiteke izena

Arriolara deituta edo arriola@arriolaka.com helbidera mezua idatzita eman daiteke izena.

 

Elorrioko Arriola kulturguneak Bilbon antolatzen duen Break On Stage jaialdira joateko doako autobusa ipiniko dute aurten ere. Apirilaren 20an, 20:30ean hasiko da jaialdia Bilboko Miribilla auzoko Bilbao Arena kirolgunean, eta 19:00etan aterako da autobusa Elorrioko plazatik. Arriola antzokira deituta edo arriola@arriolaka.com helbidera mezua bidalita eman daiteke autobuserako izena. Kultura urbanoaren nazioarteko jaialdia da Break On Stage, eta 12. edizioa beteko du apirilaren 20ko hitzorduan.

 

Hip hop kulturarekin loturiko adierazpenen erakusleiho izateko sortu zuten Break On Stage Elorrion, eta azken urteetan erakarri duen ikusle kopuru handiak bultzatu ditu Bizkaiko hiriburuan areto handiagoak betetzera: 4.000 ikusle joan dira azken edizioetara.

 

Break Dance lehiaketaz gainera, bizikletako akrobazien, mapping-aren eta video-jockey-en erakustaldiak ere jasotzen ditu egitarauak. Gainera, CPV El Club de los Poetas Violentos espainiar rap taldeak kontzertua eskainiko du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!