Opor egunetan 6 eta 14 urte arteko gazteei kirola praktikatzeko aukera eskaintzea du helburu Elorrioko Udalak.
Aurten bigarren bider antolatu dute Kirol Astea. Apirilaren 2tik 5era goizez (10:00etatik 13:00etara) zein arratsaldez (16:00etatik 18:00etara) herri kirolak, pilota, igeriketa, eskalada edo errugbia praktikatzeko aukera eskainiko dute.
Apirilaren 2an herri kirolen mundura gerturatzeko modua egongo da: goizean Herriko Plazan eta arratsaldean eskoletako pabiloi estalian. Apirilaren 3an igeriketa (goizean, kiroldegian) eta errugbia (arratsaldean, errugbi zelaian) egongo dira aukeran. Apirilaren 4an pilotaren (goizean, pilotalekuan) eta xakearen (arratsaldean, Herriko Plazan) txanda izango da. Azkenik, apirilaren 5ean eskalada, arku-tiroa (goizean, eskoletako pabiloian) eta futbitoa (arratsaldean, Lourdesko Ama ikastetxean) praktikatuko dituzte.
Ekintza guztiak doakoak dira. Izen-ematea martxoaren 26ra arte dago zabalik Iturri kultur etxean.