Abadiñok eta Zaldi Baltzak igoera bana lortu dute

Anboto 2013ko mar. 24a, 08:34

Abadiñoren eta Zaldi Baltzaren bigarren taldeak igo egin dira; talde nagusiek mailari eutsi diote

Abadiñoren eta Zaldi Baltzaren bigarren taldeak igo egin dira; talde nagusiek mailari eutsi diote.

 

Amaitu da taldekako xake liga. Abadiño, Zaldi Baltza eta Larrasoloetako talde nagusiek zeinek bere mailari eutsi dio. Aurten bigarren taldeen aldetik etorri dira igoerak. Abadiño Bk Maila gorenean jokatuko du datorren denboraldian.

 

Portugalete, Barakaldo, Balmaseda eta laurak puntu erdiaren barruan geratu dira. Aspaldiko ligarik estuenean Abadiño izan da igo den hiruretako bat. Abadiño B aurten ibili den mailara (Lehen erregionala) igo da Zaldi Baltza B. Hasierako helburua ez zen igotzea, baina hasiera-hasieratik goiko postuetan ibili dira. Talde nagusiak ez dira hain fin ibili. Abadiñok liga hasiera txar batean galdu zituen aukera guztiak. Zaldi Baltzari batu beharrekoak ziren puntuak bidean geratu zaizkio.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!