Mujikak esan du auzo kontseilua batzeko datak zehaztuta daudela

Anboto 2013ko mar. 18a, 14:05

Bilduk gutuna idatzi zuen joan zen barikuko Anbotoren alean, auzo kontseilurako deialdirik aspaldi ez dela egon kritikatzeko

Bilduk gutuna idatzi zuen joan zen barikuko Anbotoren alean, auzo kontseilurako deialdirik aspaldi ez dela egon kritikatzeko.

 

Bilduk gutunean dio legegintzaldi erdia pasa eta ez dagoela auzo kontseiluaren berririk. 2011ko irailean auzo alkate berriak izendatu ziren. "Ordutik hona, auzo kontseiluaren deialdi bakarra egin da, nahiz eta ordenantzak esaten duen hiru hilerik behin batu behar dela". Bilduk dio auzo kontseilua organo aholkularia dela, eta horregatik, auzotarrei galdetu behar zauela proiektuetaz. EAJri eskatu dio batzar bat lehenbailehen deitzea.

 

Joseba Mujika alkateordeak erantzun du Bilduk esandakoa ez dela egia. "Idatzi dute azalduz gure aldetik ez dagoela asmorik jarraipen emateko kontseilu horri. Ez da egia, eta proba bezala esan ipinita ditugula urte osorako auzo kontseilu guztien datak". Adierazi duenez, martxoaren 21ean, ekainaren 20an, irailaren 26an eta abenduaren 19an egingo dituzte batzarrak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!