Unai Elorriagarekin, bere liburuaz

Anboto 2013ko ots. 18a, 09:28

Otsailaren 20an Elorrioko Iturri kultur etxeko Irakurleen taldera gonbidatu dute Unai Elorriaga idazlea. Izan ere, Elorriagaren \'SPrako tranbia\' irakurri dute hilabete honetan Iturriko Irakurle taldekoek, eta liburuaren inguruan jardungo dute idazleagaz

\"\"Otsailaren 20an Elorrioko Iturri kultur etxeko Irakurleen taldera gonbidatu dute Unai Elorriaga idazlea. Izan ere, Elorriagaren SPrako tranbia irakurri dute hilabete honetan Iturriko Irakurle taldekoek, eta liburuaren inguruan jardungo dute idazleagaz.

 

Azaroan ipini zuten Irakurle talde hori martxan, eta Peru Magdalena idazle durangarrak koordinatzen du. Irakurle taldeko kideei ezezik, interesa duten gainontzeko herritarrei ere luzatu diete Iturri kultur etxetik gonbidapena. Otsailaren 20an, 20:00etan izango da saioa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!