Inoizko dantzari gehien ariko da zapatuan, Arriolako kale dantzen lehiaketan

Anboto 2013ko ots. 1a, 11:30

18:00etan abiatuko dute, zapatuan, kale dantzen Elorrioko AkaDantz lehiaketaren 5. edizioa, Arriolan. Sarrera guztiak saldu dituzte aurrez

18:00etan abiatuko dute, zapatuan, kale dantzen Elorrioko AkaDantz lehiaketaren 5. edizioa, Arriolan. Sarrera guztiak saldu dituzte aurrez

 

Kale dantzen erakusleihoa eta lehiaketa da Akadantz, eta bosgarren urtez antolatu dute, aurten, Elorrioko Arriolan. Bilboko BreakOnStage jaialdian dantzatzea izango du biharko irabazleak saria.

 

Antolatzaileek azaldu dutenez, 26 taldek eman dute izena aurtengo lehiaketarako (iaz baino 10 gehiagok). Euskal Herrikoak dira Elorrioko lehiaketan parte hartuko duten dantzari horietariko gehienak, Bilbo, Gasteiz eta Iruñekoak asko. Baina, Madrilgo eta Zamorako dantzariak ere etorriko dira.

 

Aurreko edizioetan baino gazte eta emakume gehiagok parte hartuko dute biharko lehiaketan, antolatzaileek aurreratu dutenez. Bi eta zortzi kideko taldetan dantzatuko dute hainbat adineko parte -artzaileak.

 

Hiru modalitatetan lehiatuko dira dantzariak: street dance, jazz funk eta breakdance modalitateetan. Gehienez, hiru minutuko koreografia eskaini ahal izango du biharko lehiaketan, dantzari talde bakoitzak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!