Ramon Aranzabalen lanak ikusgai Elorrion

Anboto 2013ko ots. 2a, 09:59

Katxarro jatetxean daude Ramon Aranzabal arrasatearraren bederatzi koadro, erakusketan

Katxarro jatetxean daude Ramon Aranzabal arrasatearraren bederatzi koadro, erakusketan.

 

Elorrioko Katxarro jatetxean ipini ditu Ramon Aranzabal pintore arrasatearrak bere koadroak, erakusgai. Otsailaren 24ra arte egongo dira bertan.

 

Pintura abstraktua jorratzen du Ramon Aranzabal margolariak, eta estilo horretako bederatzi lan bildu ditu Elorrioko jatetxean. Ia hamarkada bi daramatza Aranzabalek margotzen, eta dozena bat erakusketa egin ditu urteotan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!