Elorrio Sahararen alde elkarteak (Lajwad elkarteak) eta udalak babestu dute Mohamed Mouluden margolanen erakusketa.
Gaur, Elorrioko Iturri kultur etxean inauguratuko dute pintura erakusketa. Mohamed Moulud Yelsem artista saharauiaren lanaren erakusketa da, egun horretatik otsailaren 15era arte, Elorrioko kultur etxean ikusgai izango dena.
Astelehenean, 19:00etan, egingo dute inaugurazio ekitaldia. Bertan egongo da Moulud egilea, eta erakusketa zabaldu eta gero, luntxa egingo dute Lagun-toki elkartean.