Madrilgo Prado Museoan gordetako margolan ezagunen bertsioak biltzen ditu Iturri kultur etxean ikusgai dagoen erakusketak: hamabi artistaren lana dago hil amaierara arte Elorrioko kultur etxean ikusgai.
Besteak beste, Chillida, Barceló edo Saura margolarien lanak daude urtarrilaren 30 arte, El Museo del Prado visto por 12 artistas contemporáneos erakusketan.
"Artea bizirik dagoela" erakustea da bildumaren helburua: Prado Museoan gordeta dauden artelanek belaunaldi desberdinetako artistengan zelan eragiten duten erakustea.