Palestinari buruzko 'Bost bideo-kamera apurtuta'

Anboto 2012ko abe. 13a, 13:05

Emad Burnat kameralari eta argazkilari palestinarraren eta Israelen jaiotako Guy Dvidi dokumentalista eta zine irakaslearen dokumentala eskainiko dute, Elorrioko Hilean Behin jaialdian, gaur iluntzean

Emad Burnat kameralari eta argazkilari palestinarraren eta Israelen jaiotako Guy Dvidi dokumentalista eta zine irakaslearen dokumentala eskainiko dute, Elorrioko Hilean Behin jaialdian, gaur iluntzean. Iturri kultur etxean, 19:30ean da emanaldia.

 

Zisjordanian bizi den gazte baten istorioa da Bost bideo-kamera apurtuta. Bost urte eta beste horrenbeste kamera behar izango ditu gazteak "bere herriak, israeldar zapalkuntzaren aurrean erakutsitako erresistentziaren historia grabatzeko". Palestinarren erresistentzia pazifikoa "lehenengo lerrotik" erakusten du dokumentalak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!