Elorrioko Argazki taldearen urteroko erakusketa da, abenduaren 28ra arte Iturri kultur etxean ikusgai egongo dena. Erretratua da edizio honetan gaia.
Argazki taldeko 17 kidek egindako 33 argazki batu dituzte Elorrioko kultur etxeko erakusketa horretan, eta atzotik dago zabalik.
Eguenero batzen dira Aldapekoerrota gelan Elorrioko Argazki taldeko kideak, eta parte hartu gura duenak ere badauka aukera. Taldearen www.eat.kazetacomunidades.net helbidean dago informazioa eskuragai, eta baita eat@kzgunea.net helbide elektronikoan ere.