Iturri kultur etxean daude Errebonbilo lehiaketako margolanak ikusgai

Anboto 2012ko aza. 22a, 13:27

Joan zen zapatuan ospatu zuten XXIII. Errebonbilo margo lehiaketa. Aurten 27 margolarik hartu dute lehiaketan parte, eta Jesus Mª Saez de Vicuñak jaso du lehenengo saria

Joan zen zapatuan ospatu zuten XXIII. Errebonbilo margo lehiaketa. Aurten 27 margolarik hartu dute lehiaketan parte, eta Jesus Mª Saez de Vicuñak jaso du lehenengo saria.

 

\"\"

 

Nieves Medelari eman dio epaimahaiak herriko saria, Ire lanagatik, eta beste hiru sari ere banatu dituzte: Iker Mugarraren Erreka kalea, Jon Idigoras-en Zenitako garaia, eta Eduardo Alsasuaren Urarka kalea.

 

Azaroaren 30era arte, Iturri kultur etxean egongo dira lehiaketara aurkezturiko lan guztiak ikusgai. Kultur etxea zabalik dagoen ordutegian, 09:00etatik 21:00etara, egongo da erakusketa zabalik.

 

Iturrizoro elkarteak antolatzen du Errebonbilo margo lehiaketa, eta Elorrioko Udalak babesten du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!