Errebonbillo margo lehiaketa, zapatuan, Elorrioko kaleetan

Anboto 2012ko aza. 16a, 08:48

Kaleko margo lehiaketa da Elorrioko Iturrizoro elkarteak antolatzen duen hau. Bihar izango da, eta eurek ekarritako material eta tresnekin, aukeratzen dituzten herriko lekuak jasoko dituzte margolariek koadroetan

Kaleko margo lehiaketa da Elorrioko Iturrizoro elkarteak antolatzen duen hau. Bihar izango da, eta eurek ekarritako material eta tresnekin, aukeratzen dituzten herriko lekuak jasoko dituzte margolariek koadroetan.

 

Parte hartu gura duten artistek, 09:00etatik 10:00etara izena emon ahal izango dute, eta 14:30erako entregatu beharko dituzte lanak. Ondoren, 18:00etan egingo dute sari banaketa ekitaldia.

 

Arte plastikoen adituen epaimahai batek lau sari banatuko ditu : 600, 400, 300 eta 150 eurokoak.
Azaroaren 30era arte, Iturri kultur etxean izango dira ikusgai parte-hartzaileek egindako koadroak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!