Durangaldeko sortzaileen 'Cafe de Zimbabwe' irabazle

Anboto 2012ko aza. 5a, 13:14
Maritalavista taldeak jaso du Arriolan antolatzen duten 24 Ordu Digitalean film laburren lehiaketaren lehenengo saria. Hamasei taldek amaitu eta entregatu zuten lehiaketaren antolakuntzaileek proposaturiko gaiari buruz 24 orduan egindako film laburra

Maritalavista taldeak jaso du Arriolan antolatzen duten 24 Ordu Digitalean film laburren lehiaketaren lehenengo saria. Hamasei taldek amaitu eta entregatu zuten lehiaketaren antolakuntzaileek proposaturiko gaiari buruz 24 orduan egindako film laburra.

 

Elorrioko eta Durangaldeko zein Gipuzkoa eta Bizkaiko beste hainbat herritako sortzaileak batu ziren barikutik zapatura, Elorrioko 24 Ordu Digitalean lehiaketan.

 

\"\"

 

Durangaldeko sortzaileek egindako Cafe de Zimbabwe lanak eraman du aurten, 700 euroko lehenengo saria.  Gramola eta Ines & Cia taldeek jaso zituzten finalistentzako 500 euroko sariak.

 

 

Lehiaketara aurkezturiko "lanen kalitateagatik, eta zapatuko sari banaketa ekitaldira bertaratutako ikusle kopuruagatik" ere, oso pozik daude antolatzaileak.

 

Antolakuntzak emandako hiru ardatzegaz, 24 orduan burutu dituzte hamasei film laburrak: \'zentzua\' eman zieten lanak burutzeko gai bezala, "hoa antzarrak perratzera" esaldia jaso behar zuten filmetan, eta \'seinaleztapenagaz\' loturiko objeturen bat agertu behar zuten ikuszentzuneko lanetan.

 

Zazpi urtetako uzta

Arriolan antolatzen duten 24 Ordu Digitalean lehiaketaren azken zazpi edizioetako irabazleen filmak eskainiko dituzte, azaroaren 11n eta 12an, Elorrioko antzoki horretan.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!