Lehiaketaren zazpigarren edizioa azaroaren 2an abiatuko da, 17:00etan, eta hurrengo eguneko ordu berean amaitu.
Film laburren lehiaketa da 24 Ordu Digitalean. Elorrioko Arriolan, azaroaren 2an eta 3an da lehiaketaren aurtengo hitzordua. Zazpigarren edizioa da aurtengoa.
Azaroaren 2an, 17:00etan emango dizkiete antolatzaileek euren lanak egiteko gaiak parte-hartzaileei, eta egun bakarra izango dute euren lanak aurkezteko.
Zapatuan egingo dute lehiaketaren sari banaketa ekitaldia. Elorrioko Arrapaladan antzerki taldeak gidatuko du ekitaldi hori, eta bertan banatuko dituzte 700 euroko sari nagusia eta bi finalistentzako 500 euroko saria.
Parte hartu gura duena, 24ordu@arriolaka.com helbidean inskribatu behar da.