Herritarrak irakurketara hurreratzeko helburuagaz hainbat ekimen ipiniko dituzte urrian hasi eta abendura arte liburutegian martxan.
Besteak beste, hamazortzi urte arteko herritarrek irakurtzeko ohitura garatu dezaten, irakurketa lehiaketa ipini dute martxan. Gutxienez liburu bi irakurri eta liburutegiko arduradunek prestatu dituzten fitxak bete beharko dituzte parte hartzera animatzen diren gazteek.
Helduentzako zein umeentzako ipuin kontalaritza saioen eta irakurketa kluben hitzorduak ere zehaztu dituzte, dagoeneko, Elorrioko liburutegian.