Naturari eginiko marrazkien erakusketa

Anboto 2012ko urr. 6a, 08:21

Iñaki Zorrakin Santurtziko biologoaren marrazkien bilduma dago Iturri kultur etxean ikusgai. Naturako elementuen ilustrazioa lantzen zuen Zorrakinek

Iñaki Zorrakin Santurtziko biologoaren marrazkien bilduma dago Iturri kultur etxean ikusgai. Naturako elementuen ilustrazioa lantzen zuen Zorrakinek.

 

Euskal Herrian argitaratu diren naturari buruzko aldizkari eta liburu askotan kolaboratu zuen Zorrakinek. Naturaren eszenak jasotzen zituen bere laneko irteeretan biologoak.

 

Bera hil eta gero Iñakiren lagunek biologoa katalogaturiko lanak dira Elorrioko Iturri kultur etxeko erakusketan batu dituztenak: Zorrakinen milaka marrazki jasotzen ditu erakusketak. Zorrakinen lana gogoratzea eta natura aztertzeko bere moduaren lekukotasuna uztea ditu helburu bilduma honek.

 

Urriaren 30era arte egongo da erakusketa hau Elorrioko kultur etxean zabalik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!