‘Hil arte bizi’ eskainiko du Txalok gaur Elorrioko antzokian, korapilatzen diren harremanak.
“Heriotzaz hitz egiten duen komedia eta adiskidetasunaz jarduten duen tragedia”. Horrelakoa da, egileen berbetan, Hil arte bizi. Gaur, 22:00etan, Elorrioko Arriola antzokian izango dugu ikusgai.
Txalo antzerki konpainia gipuzkoarraren obra da Javier Veigak idatziriko hau, eta Begoña Bilbaok zuzentzen du. Aktore hirukote ezaguna da ariko da protagonista: Iker Galarza, Joseba Usabiaga eta Sara Cozar. Nacho, Angel eta Mariaren rolak jokatuko dituzte Hil arte bizi antzezlanean.
Korapilatzen doazen maitasun eta adiskidetasun harremanak dira antzezlanaren haria. Ikuspuntu komikotik, hainbat galdera sakon planteatuko dizkiote ikusleari: “Edozer barka zenezake maitasunagatik? Min egitea baino egia ezkutatazea hobea da?”.