Gaur, 23:00etan, Elorrioko Gaztetxean joko dute Gherttzainak eta The Mocker’s taldeek.
Durangon sorturiko taldea da The Mocker’s hirukote gaztea. Hertzainak taldearen bertsioak eskaintzen ditu Gherttzainak taldeak. Biak ariko dira, gaur, 23:00etan, Elorrioko Gaztetxean.
Uda jairik jai kontzertuak eskaintzen eman dute The Mocker taldeko musikariek. Iazko udan grabatu zuten diskoko kantak eskainiko dituzte, besteak beste, gaur gaueko zuzenekoan.
Bestalde, Gherttzainak boskotea urte beterako iraupena izango zuen proiektua izango zela esan zuten 2012 urte hasieran. Durangaldeko musikariak batzen ditu talde berriak: Ghetto taldeko lau musikarik eta bateria-jotzaile berri batek sortu zuten taldea. Platerueneko Greatest Hits Gauan jo zuten lehenengoz, eta eskualdeko hainbat herritako jaietan jo dituzte Hertzainak taldearen euren bertsioak uda honetan.