Abuztuan emanaldirik egin ez dutenez, irailean Hilean Behin zikloaren barruko emanaldi bi egingo dituztela iragarri dute Elorrioko Iturri kultur etxeko arduradunek. Irailaren 13an eta 20an, ohiko leku eta orduan izango dira emanaldi horiek: kultur etxeko areto nagusian, 19:30ean.
Por la noche ellas bailan emango dute ikasturteko lehenengo saioan. Dantzaren artea belaunaldiz belaunaldi transmititzen duen Cairoko familia baten istorioa da.
Bestalde, abuztuan eman ez zuten Mi reencarnación irailaren 20an proiektatuko dute. Aita eta semearen arteko harremanari buruzko filma da.