Areto futbolean Iker Saenz de la Cuesta (Durango, 33 urte) izango da Elorrioko Buskantza taldearen entrenatzaile datorren denboraldian. Elorrioko Euskal Ligara jaitsi zen iaz eta aurten Hirugarren mailara itzultzea lortu gura dute.
Durangarra urte askoan Kurutziaga areto futbol taldeko entrenatzailea izan zen eta iaz Sestaoko taldea gidatu zuen Hirugarren mailan. Hainbat talderen eskaintza izan duela dio, baina Elorriokoa iruditu zaiola interesgarriena.