Travellin Brothers Big Band taldearen blues doinuak Musikairen

Anboto 2012ko uzt. 13a, 09:38

Blues doinuak eskainiko dituzte hamasei bandakidek bihar, eta domekan eta datorren barikuan antzerkia egongo da

Blues doinuak eskainiko dituzte hamasei bandakidek bihar, eta domekan eta datorren barikuan antzerkia egongo da.

 

Big Band bat da The Travellin Brothers, hamasei musikarik osaturiko taldea. Bihar, 22:30ean, herriko plazan eskainiko dute emanaldia, Musikaire jaialdiaren barruan. Soka, haize eta perkusio instrumentuak eta ahots jokoak baliatuz blues doinuak sortzen dituzte taldekideek. Leioan sortu zuten taldea, 2003an, eta 2010etik hona dihardute Big Band formatu handian.

 

Dantza eta akrobaziak

Domekan, 22:30ean, Natura... principio y fin antzezlana eskainiko dute plazan. Teatraporen obra da, 80ko hamarkadan Extremaduran sortu zuten taldearena. Ekologiaren aldeko mezua zabalduko dute Elorrion, dantzaren, akrobazien, musikaren eta estetika bereziaren bitartez.

 

Datorren barikuan ere antzerkiarekin du hitzordua Musikairek: Morboriaren El rey y el bufon antzezlana izango da ikusgai. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!