Herriko plazan emango dute hil honetako dokumentala

Anboto 2012ko uzt. 10a, 08:06

\'El ambulante\' dokumentala eskainiko dute Hilean Behin zikloaren uztaileko saioan. Datorren eguenerako, emanaldia lekualdatu eta ordutegi berrian eskainiko dute: herriko plazan, 22:30ean, ilundu eta gero

El ambulante dokumentala eskainiko dute Hilean Behin zikloaren uztaileko saioan. Datorren eguenerako, emanaldia lekualdatu eta ordutegi berrian eskainiko dute: herriko plazan, 22:30ean, ilundu eta gero.


Argentinan ekoitzirikoa da filma: Lucas Marcheggianok, Eduardo de la Sernak eta Adriana Yurcovich-ek zuzendurikoa. Azken hamar urteetan hainbat proiektu landu dituzte hiru zinegileek elkarrekin eta El ambulante lanagaz Hegoameriketako zein Europako zinema jaialdietan hainbat sari jaso dituzte.


Auto zahar batekin herri batera ailegatu eta hango agintariei bertan film bat grabatzea proposatuko dien gizon bat da dokumentalaren protagonista. Filmaren barruan beste film bat: jatekoaren eta ostatuaren truke, herritarrak protagonista izango dituen filma grabatuko dute hilabetez. 

 

\"\"

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!