Erlojupeko Euskadiko txapelaren bila irtengo da Ziortza Isasi Elorrion

Anboto 2012ko uzt. 1a, 08:55

Txirrindulari elorriarra aurten lehenengo aldiz dabil gazteen mailan eta faboritoa da

Txirrindulari elorriarra aurten lehenengo aldiz dabil gazteen mailan eta faboritoa da.

 

Gaur erlojupeko Euskadiko txapelketa erabakiko da Elorrion. Lau mailatan banatuko dituzte txirrindulariak: kadete, gazte, 23 urtez azpiko eta elite mailak. Gazteen mailan Ziortza Isasi elorriarra irabazteko faboritoa da.

 

Aurtengoa da gazteen mailan ariko den lehenengo urtea. Iaz, kadeteetan, azpitxapeldun geratu zen. Isasi sasoi betean dago eta aurten erakustaldi handiak egin ditu pistan. Apirilean lau domina eskuratu zituen pistako

 

Espainiako txapelketan; horietako bat urrezkoa. Maiatzean pistako Euskadiko txapelketa irabazi zuen Berrizen.
Nagusien mailan Lointek taldeko txirrindulari biren artean egon daiteke txapela lortzeko lehia: Ana Usabiaga eta Irene Usabiagaren artean. Kadeteetan ere taldekide bi dira faborito: Ciclos Iturriaga-Autos Elorrio taldeko Eider Unanue eta Olatz Agorria.

 

Kadeteek zortzi kilometroko ibilbidea izango dute. Atxondoko artia industriagunean emango dute buelta. Beste mailetan 15 kilometrokoa da ibilbidea eta Astolako industrigunera arte joango dira. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!