Elorrio Rugby Taldeak Errugbi Eguna antolatu zuen joan zen asteburuan.
Goizean gaztetxoekin hainbat joko egin zituzten errugbi zaletasuna sustatzeko. Arratsaldean nagusien txanda izan zen, rugby tag modalitateagaz. Ostean, frontoian afari herrikoia egin zuten ekitaldira batutako guztiek. Suzko zezenak eta musikak alaitu zuten gaueko jai giroa.