II.Frontenis eta Pilota Txapelketa abian Elorrion

Anboto 2012ko eka. 18a, 08:29

Gaztetxeak antolatuta, gaur II. Frontenis eta Pilota Txapelketa hasiko dute Elorrion, plaza alboko pilotalekuan. Astelehen, martitzen eta eguenetan jokatuko dituzte partidak, eta bikoteka ibiliko dira. Frontenisean 30 edo 22 tantora jokatuko dute, eta pilotan, berriz, 18 tantora izango dira partidak

Gaztetxeak antolatuta, gaur II. Frontenis eta Pilota Txapelketa hasiko dute Elorrion, plaza alboko pilotalekuan. Astelehen, martitzen eta eguenetan jokatuko dituzte partidak, eta bikoteka ibiliko dira. Frontenisean 30 edo 22 tantora jokatuko dute, eta pilotan, berriz, 18 tantora izango dira partidak.

 

Hilabete inguru iraungo du txapelketak. Kanporaketen ostean, uztailaren 13an finalerdiak jokatuko dituzte, eta finalak hurrengo egunean, 14an izango dira.

 

Aurreko urtean legez, txapelketako parte-hartzaile guztiek bazkaria izango dute uztailaren 22an.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!