Elorrion errugbi eguna antolatu dute biharko

Anboto 2012ko eka. 15a, 08:30

Aurten gaztetxoek esparru propioa izango dute errugbian jokatu eta bazkaltzeko

Aurten gaztetxoek esparru propioa izango dute errugbian jokatu eta bazkaltzeko.

 

Elorrio Rugby Taldeak errugby eguna antolatu du zapaturako. Aurten arte, nagusiak eta gaztetxoak ordu eta zelai berean batzen ziren, baina urtetik urtera gero eta parte hartzaile gehiago daudenez, aurten eguna bitan banatu dute: goizean gaztetxoendako eta arratsaldean nagusientzako. Modu horretara, gaztetxoek ez dute nagusiek noiz amaitzen duten zain egon beharko. Errugbi zelaian batuko dira 12:00etan eta seguruenik rugby tag modalitatean jokatuko dute. Ondoren, paella bazkalduko dute.

 

Nagusiak 15:30ean elkartuko dira. Ondoren, 21:00etan, afari herrikoia egingo dute frontoian; suzko zezenak ere bisitatuko ditu errugbi zaleak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!