Jon Asuetak urrezko domina belodromoan

Anboto 2012ko mai. 27a, 08:13

Tafallako belodromoan jokatutako Espainiako txapelketan, Jon Asuetak domina bi irabazi ditu kadete mailan. Elorrio Txirrindulari Elkartea-Gaursa Renault taldeko txirrindulariak urrezko domina lortu du abiadura modalitatean eta brontzezkoa scratch-ean, eta asteburu borobila osatu du

Tafallako belodromoan jokatutako Espainiako txapelketan, Jon Asuetak domina bi irabazi ditu kadete mailan. Elorrio Txirrindulari Elkartea-Gaursa Renault taldeko txirrindulariak urrezko domina lortu du abiadura modalitatean eta brontzezkoa scratch-ean, eta asteburu borobila osatu du.

 

Bestalde, domeka honetan eskola kiroleko Euskadiko Kirol Jokoak lehiatuko dira eta hiru elorriarrek parte hartuko dute: Aroa Gorostizak lehen urteko haur-kategorian, eta Gontzal Garciak eta Javier Humanesek bigarren mailako haur-kategorian. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!