Bizkaiko eskolarteko bapateko kanporaketa Txintxirri ikastolan jokatu zuten eguenean.
Txaber Ormazabalek irabazi zuen joan zen eguenean Bizkaiko eskolarteko bertsolari txapelketako kanporaketa. Bapateko atalekoa izan zen Txintxirrikoa. Bere atzetik sailkatu ziren Malen Amenabar eta Nerea Ibarzabal. Guztiak bi-hiru puntuko aldearen barruan sailkatu ziren.