Udalak eta Arantzazu Baketik Fundazioaren artean sinatutako hitzarmenaren barruan dago.
Bizikidetzaren berradiskidetzea, pertsona eta gizarte mailan dagokiguna izendatu dute ikastaroa. 10:00etatik 14:00etara iraungo du Iturri kultur etxean, azaldu dutenez. Hitzarmenaren helburua bakea atzeraezin bilakatzea eta errespetuan eta elkar onartzean oinarritutako bizikidetza lortzea da. Urte osorako progarama zehaztu dute faseka, eta azkeneko helburua etorkizunerako proposamen bat egitea izango da.