'Mi fabrica' filma emango dute Iturrin, gaur

Anboto 2012ko mai. 10a, 13:48

Lan gatazka bati buruzko Dieter Schumann Alemaniako zuzendariaren dokumentala eskainiko dute Elorrioko Hilean Behin zikloaren barruan, 19:30ean, gaur

Lan gatazka bati buruzko Dieter Schumann Alemaniako zuzendariaren dokumentala eskainiko dute Elorrioko Hilean Behin zikloaren barruan, 19:30ean, gaur.

 

Mi fábrica izena du gaur iluntzean Iturri kultur etxean eskainiko duten dokumentalak. Alemaniako Wismar hiriko herritarrek ontzigintza industriagaz duen harreman bereziaz dihardu filmak.

 

Langilegoaren duintasunaren inguruko dokumentala da Mi fábrica, eta "krisia" kontzeptu abstraktuaren adibide erreala erakusten du. Wismar hiriko biztanleriaren herenak lan egiten zuen ontzigintzako enpresa saldu egin zuten 2008an, eta bost mila lanpostu arriskuan ipini.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!