Azkenari irabazi eta lasaitasuna gura du Elorriok

Anboto 2012ko api. 14a, 09:12

Ohorezko mailan jaitsiera saihestu guran dabil Elorrio futbol taldea. Liga amaitzeko zazpi jardunaldiren faltan, sei puntuko aldea dute Galdakaorekiko, eta zazpikoa Indautxu azkenarekiko. Hain zuzen, gaur, 16:30ean, Indautxu hartuko dute eta, irabaziz gero, etsai zuzen bat atzean utziko luke

Ohorezko mailan jaitsiera saihestu guran dabil Elorrio futbol taldea. Liga amaitzeko zazpi jardunaldiren faltan, sei puntuko aldea dute Galdakaorekiko, eta zazpikoa Indautxu azkenarekiko. Hain zuzen, gaur, 16:30ean, Indautxu hartuko dute eta, irabaziz gero, etsai zuzen bat atzean utziko luke.

 

Galadakaok Somorrostroren zelaian jokatu behar du, igoerako promoziorako borrokan dabilen taldea, eta hiru puntuak beharrezko dituena.

 

Liga amaitu bitartean, Elorriok Somorrostro eta Deusto Bren kontrako partiduak izango ditu zailenak, sailkapenari erreparatuz gero. Behealdean dabiltzanen artean alde erabakiorrik zabaltzen ez bada, azken aurreko jardunaldian Galdako B eta Elorrio neurtuko dituen partidutik ere txinpartak irten daitezke. Gallarta, Deusto eta Gurutzetaren aurka ere lehiatuko dira. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!